XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bestaldeko hirian gertatu eta egunkarian irakurri nuen istorio bat ekarri dit gogora.

Balty deitzen zioten gizonari, Baltimoretik Tubacexen lana egitera etorritako injineru bat zelako.

Petroliontzi bat hamar milako diru-paperez bete eta Bahametako paradisu fiskalera hiru joan-etorri eginarazi beharko lizkiokeen familia bateko alabarekin ezkondu zen, izenez Elvira.

Oso ezagunak hirian, Elviraren aita zaharkitu baina zimel, buru-argi eta borondate tenkorrekoak lortu du kazetariek albisteari gertakari saileko lerro inausien tartetxo soila eskaintzea, gizatalde jauntxotuen artean eragin duen triskak agian orrialde zabalagoen exorzismoa eskatzen zuen arren.

Bistan da egunkaritik ezin dela korapiloaren azken muturra nola askatu den besterik jakin, baina Baltyren ibilerei eta ibilera horien kokalekuari buruz dabiltzan zurrumurruetan oinarriturik, handik-honerako nolabaiteko interpretazio batez osatu dut denok jakin dugun istorioa, denok dakigun zer hori,(...)